XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURE NEKAZARIEN TRESNA TA GAÑERAKO GAUZEN IZENAK

Gure nekazariak darabilzkiten tresnak zenbatu-samurrak ez dira, noski.

Urte buruan gure baserritarren eskuetatik igarotzen diran gauz ta langaiak iru edo lau orrialdetan sartzeko baño geiago dira, beren langintza guzitarako egoki zaizkien berak asmatu ta egindako tramankuluak etxe-bazterrak betetzen bai dizkiete.

Nekazarien tresnak erreskadan jartzea zalla bada, darabilzkian gañerako gauz guzien izen eta zertarakoak bear bezela eratzea ez da askoz errazago, mota askotakoak diralako.

Batzuek eta besteak beren tokian ipiñi bear ditudan ezkero, alik argi ta garbien jartzen saiatuko naiz.

Tresnen izenak Oñati, Gipuzkoa'ko txoko zoragarri ontan erabiltzen diran bezelaxe jarriko ditut.

Tresnak ere inguru abetan erabiltzen diranak, Euskalerriko guzi-guziak artzeko gogorik gabe.

Idazti onek, beraz, sei atal izango ditu: I) Etxea ta etxeko tresnak.

I) Soroa ta sororakoak.

III) Basoa ta basorakoak.

IV) Abere-egaztiak.

V) Janzkiak.

VI) Janari-edariak.